Jakien bilketari ekin dio Piztu Lezok
Hilaren 24ra arte herriko hainbat saltokitan kutxak jarri ditu Lezoko eragileak. Jasotakoa Kaleko Afari Solidarioak-entzat izango da.
2014tik daramate Lezoko gazteek elikagaien bilketa egiten, 2019tik Piztu Lezoren izenean «gure hondar alea jartzen». Eguberrien testuinguruan egiten dute elkartasun keinua: aurten, jasotako jakiak Kaleko Afari Solidarioak eragilearentzat izango dira. Herriko hainbat saltokitan kutxak jarri dituzte herritarrek ekarpena egin dezaten, hilaren 24ra arte.
Hilaren 24an bertan jakiak biltzeko kalejira egingo dute Piztu Lezokoek, 11:00etan aterako dira orgatxoekin Karlos Saldise plazatik.
Atzo (hilak 16, astelehena), Kaleko Afari Solidarioak-eko kideek hitzaldia egin zuten, euren egitasmoaren gaineko azalpenak emateko.