'Komiki saltsa!', Lekuona Fabrikan
Urtarrilaren 2 eta 3an 'Komiki saltsa!' egingo dute Lekuona Fabrikan. Komikiak ulertzeko eta egiten ikasteko aukera izango da.
Urtarrilaren 2 eta 3an, Errenteriako Lekuona Fabrikan, ‘Komiki saltsa!’ egingo dute Maite Caballerorekin, Lekuonako Udal Bibliotekak antolaturik.
Caballero Tupust! komiki kolektiboko kideakaldizkari, album eta karteletako ilustrazioak egiteaz haratago, autoeditatutako aldizkari eta komikiak sortzen ditu. Guillotina autoedizio topaketa antolatzen laguntzen du 2014az geroztik.
“Tailer hau komikiaren hizkuntza ulertu eta praktikatzeko” unea izango da, “binetak, testu globoak, pertsonaiak, mugimendua… elementu horiek denak hartu eta esperimentuak egingo” dituzte.
10 urtetik gorakoei irekia dago taillera, eta euskaraz izango da. Sarrera eskuratu nahi duenak Lekuona Fabrika, Aldakonea eta interneten lor dezake.
