Urte berriko kontzertua, urtarrilaren 6an
Urtarrilaren 6an urte berriko kontzertua egingo dute. Errenteriako Musika Kultur Elkarteak antolatu du.
Urtarrilaren 6an emango diote ongi etorria urte berriari Errenterian. Errenteriako Musika Kultur Elkarteak antolatuta, kontzertua egingo dute Koldo Mitxelena ikastetxean.
Kontzertuarekin batera, dantzak protagonismo handia hartuko du. Izan ere, Josune Gurrutxaga eta Jon Menor dantzariak ekitaldian izango dira.
Sarrera librea egongo da, eta 12:30ean hasiko da.