Eguberrietako kantu liburuxka argitaratu du Oarso Bidasoko Hitzak
35 abesti, esaera zaharren zerrenda eta Olentzero eta Mari Domingiri gutuna idazteko aukera biltzen ditu liburuxkak.

Urtero bezala, Eguberrietako kantu liburuxka argitaratu du Oarso Bidasoko Hitzak. 35 abesti daude bertan, baita esaera zaharrak ere. Gainera, kantu bakoitzaren ondoan abestia entzutea ahalbidetzen duen QR bat dago. Hots, Olentzero eta Mari Domingiri gutuna idazteko aukera ere badu hedabidearen liburuxkak.
Herri ezberdinetan banatuko da abesti sorta, baina digitalean ere badago. Horretarako, egin klik hemen.