Aritxulegiko oroigarriak eraso nazi-faxista jasan duela salatu dute
Sare Antifaxistak salatu du Langile Batailoietako gatibuak gogoratzen dituen oroigarria moztu eta lurrera bota dutela, pintada faxistak eginez.
Sare Antifaxistak sare sozialen bidez salatu du Aritxulegiko oroigarriak eraso nazi-faxista jasan duela. Oharrean diotenez, Lesaka eta Oiartzun lotzen dituen errepidea egiten aritu ziren Langile Batailoietako gatibuak gogoratzen dituen oroigarria moztu eta lurrera bota dute, pintada faxistak eginez.
“Eraso nazi-faxista bat ere ez, erantzunik gabe”, gehitu dute.