Azoka, musika, antzerkia eta bakarrizketa, Lezoko asteburuan
Euskal Disko eta Liburu Azokak zabalik jarraitzen du. Gaur (ostirala), musika, antzerkia eta Antton Telleriaren bakarrizketa.
San Tomas Egunaren asteburua bada ere, Lezon badira argudioak herrian goxo gelditzeko. Batetik, oraindik zabalik da (hilaren 23ra arte) Kultur Aretoko Euskal Liburu eta Disko Azoka, goizeko eta arratsaldeko ordutegiarekin. Bestetik, gaurtik hasita hainbat kultur jarduera izango dira herrian, kalean eta aterpean gozatzekoak. Honakoa da horien zerrenda:
Gaur (hilak 2o, ostirala)
- 11:45ean, Karlos Saldise plazan, Pasaia-Lezo Lizeoko ikasleen Eguberrietako kantaldia.
- 17:15ean, Gezala Auditoriumean, Gorakada konpainiaren Kelonia eta itsasoa antzezlana. 3 euro.
- 22:00etan, Txerrimuñon, Piztu Lezoren eskutik Antton Telleriaren Ninini bakarrizketa.
Bihar (hilak 21, larunbata)
- 12:30ean, Aiton Bordatik hasita, kantu jira.
Etzi (hilak 22, igandea)
- 12:30ean, Gezala Auditoriumean, Tomas Garbizu Musika Eskolako bandaren eta koruen kontzertua.