Olentzero eta Mari Domingiren etorrera, prest
Olentzeroren Laguntzaileak elkarteak jakitera eman duenez, Olentzero, Mari Domingi, astoa eta laguntzaileak 18:00ak aldera iritsiko dira Done Eztebe plazara.
Asteartean –hilak 24– helduko dira Oiartzuna Olentzero zein Mari Domingi, eta ongi etorria goxoa izan dadin trikitilariek Kontsejupea girotuko dute. 17:30ean hasiko dira musikariak arratsaldea alaitzen, eta, Olentzero, Mari Domingi, astoa eta laguntzaileak 18:00ak aldera iritsiko dira Done Eztebe plazara.
Gabon kantak abestuko dituzte herritarrek, eta Olentzerok eta Mari Domingik eskutitzak irakurriko dituzte. Hots, haurrek haiekin hitz egiteko aukera izango dute. Oraindik eskutitza bidaltzeke badu inork, ikastetxeetan eta liburutegian dauden postontzietan sar daiteke eskutitza.