Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Aurrekontuen negoziazioan "zintzotasunez eta erantzukizunez" jokatu duela dio EAJk

Abendu bukaeran onartutako 2025erako aurrekontuaren gaineko balorazioa egin du EAJko bozeramaile Loreto Osak.

Imanol Saiz Gomez de Segura
Pasaia
2025/01/02

Abendu bukaeran Pasaiako Udal Gobernuak 2025erako 27,3 milioi euroko aurrekontua onartu zuen, EH Bildu eta Podemosen aldeko botoekin. Oposizioko bi taldeek (EAJ eta PSE-EE) kontra bozkatu zuten. Jeltzaleek 20 bat zuzenketa partzial aurkeztu zituzten, eta horrez agin, osoko zuzenketa bat ere aurkeztu zuten.

Kaleratu duten oharrean zenbait kontu salatu dituzte. Lehenik, honako gogoeta bota dute, aparkaleku ordenantza berriaren gainekoa: “ez dugu ulertzen, udalerrian aparkalekua kudeatzeko ordenantza bat onartu berri zuen gobernuak berak ez zuenik aurrekontuan hura abian jartzeko partidarik, egoiliarrentzako txartelak jaulkitzeaz gain, besteak beste”, esan dute. Ezberdinen arteko akordioak lortzeko prestutasuna agertu zutela diote jeltzaleek, eta “zintzotasunez eta erantzukizunez” jokatu dutela. Aurkeztutako zuzenketak “guztiz egingarriak eta errealistak” direla diote. “Badakigu gobernuak gehiengo osoa duela, eta ez zaie ezertarako ere botoa eman behar, baina, horregatik, gure proposamenak ez ziren handiegiak, eta udal gobernuaren borondatea baino ez zen haiek onartzeko. Hala ere, egindako ahaleginak gorabehera, EH Bildu eta Ahal Dugu ez zetozen bat gure ikuspegiarekin, eta, zoritxarrez, ezin izan genuen gutxienekoen akordiorik lortu”. Aldi berean, eskerrak eman dizkiote Teo Alberro alkateari “negoziazioak izan zuen tonuagatik” eta, “lehen aldiz denbora luzean, benetan sumatu genuelako EH Bilduk eta Podemosek gutxieneko hitzarmen bat lortzeko interesa zutela”.

Jeltzaleen ustez “borondatearekin batera keinu jakin batzuk” egin behar direnez, abenduaren 23ko plenoan zuzenketa osoa erretiratu zuten jeltzaleek. “Botoaren zentzua ez zen aldatuko, baina uste dugu osoko zuzenketa kentzea etorkizunari begira gai garrantzitsuenetan akordioak lortzeko gure borondate irmoa argi uzteko modu bat dela. Udal politika ulertzeko dugun modua gure udalerriaren eta herritarren intereserako akordioak lortzeko lankidetzan aritzea da, behin baino gehiagotan erakutsi dugun bezala”, esan du Loreto Osa bozeramaileak.

EH Bilduren bozeramaileak jeltzaleek egindako keinua eskertu zutela nabarmendu du Osak, baina udal gobernuak kaleratutako oharrak “desengainatu eta urduritu” dituela diote. “Ez gara gai ulertzeko EH Bilduren bozeramaileak zergatik helarazten duen tonu bat osoko bilkuran eta alkateak guztiz kontrakoa adierazten du prentsa ohar baten bidez. Ez dakigu zer dela eta hartu duten jarrera hori, baina gaur goizean (abenduaren 26ko oharra da hau) edo gutaz barre egin dute edo argitaratutako kontakizunarekin gezurra esaten diete herritarrei”. Demagogia erabiltzea leporatu diote udal gobernuari azkenik, eta “existitzen ez den errealitate bat antzeztea, lan egin eta oposizioko taldeekin akordioak bilatu baino”. Honakoa esanez bukatu dute oharra: “Espero dugu Teo Alberro buru duen gobernu taldeak alde batera uztea autokonplazentzia eta ninguneoa oposizioari, eta serio hartzen hastea duela urte eta erdi Pasaiarekin hartutako konpromisoa eta erantzukizuna”.

Erlazionatutako edukia27,3 milioi euroko aurrekontu “sozial eta eraldatzailea”“Pasaitarren bizi baldintzak hobetzeko” asmoz, 21 zuzenketa aurkeztu ditu EAJk“Izaera sozial eta eraldatzailea” izango du 2025erako udal aurrekontuak
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.