Lartzabal eta Gabierrota arteko aparkalekuak eta autobus geltokia kenduko dituzte lanak egiteko

Trenbidearen ondoko eremuan egin beharreko lanak direla eta Nafarroa etorbideko zirkulazioko erreien trazadura aldatu egingo da Lartzabal eta Gabierrota artean.

lartzabal biribilgunea

Lartzabal eta Gabierrota arteko Nafarroa etorbideko lineako aparkalekuak eta autobus geltokia kenduko dituzte lanak direla eta, asteartetik aurrera. Trenbidearen ondoko eremuan egin beharreko lanak direla eta, Nafarroa etorbideko zirkulazioko erreien trazadura aldatu egingo da Lartzabal eta Gabierrota artean. Horretarako, eremu horretan lineako aparkalekuaek libre egon beharko dute trazatu berria margotu eta obrek dirauten bitartean; baterian dauden plazak mantendu egingo dituzte.

Libre utzi beharreko aparkalekuak bihar, urtarrilak 3, balizatuko dituzte hilaren 7ko 08:00etatik aurrera libre egon daitezen lanekin hasteko.

Autobusari dagokionean, Donostiarako norabideko Lartzabal autobus geltokia bertan behera geldituko da hilaren 7tik uztailera arte.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.