Pantxix Bidarten solasaldi musikatua, hilaren 9an
Donibaneko Hugoenea etxean egindako egonaldiko anekdotak kontatuko ditu musikari eta idazleak. Gonbidatu bereziak izango direla aurreratu dute.
Pantxix Bidart musikari eta idazlea Pasaian izango da datorren astean. Hilaren 9an (osteguna da) Donibaneko Ubera liburutegian solasaldi musikatua eskainiko die pasaitarrei (19:00etan). Bertan, Hugoenea etxean egindako egonaldiko anekdotak kontatuko ditu Bidartek, hark sortutako testuen irakurketa musikatuarekin. Gonbidatu bereziak izango direla aurreratu du udalak. Solasaldia biribiltzeko, otordutxo bat egingo dute bertaratutako guztiekin.
Sarrera librea izango da, aforoa bete arte.