Urtarrileko aisialdirako agenda argitaratu dute
Etxeetan banatu duten agendan akats bat dago; Muxikoak hilaren 25ean direla jartzen du, baina hilaren 26an –igandea– da hitzordua.
2025 urteko lehen agenda osatu du Oiartzungo Udalak herriko eragileekin batera. Urtarrilerako dozenaka ekintza antolatu dituzte, eta udalak zehaztu duenez neguko oporretan protagonismo berezia izango dute haurrentzat antolatutako deialdiek. Halaber, Elkartasun bertso saioa, dokumentalak, hitzaldiak eta zine saioak bezalakoak antolatu dituzte.
Aitzitik, etxeetan banatu den agendan akats bat dagoela jakinarazi du udalak; Muxikoak hilaren 25ean izango direla jartzen du bertan, baina hilaren 26an (igandea) izango da, 12:00etan, Doneztebe plazan.
Urtarrileko agenda osorik ikusteko, egin klik hemen.