Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak

Barrutiz barruti ibiliko dira Errege Magoak igandean

Igande arratsaldean Antxon, Donibanen, San Pedron eta Trintxerpen izango dira Meltxor, Gaspar eta Baltasar. Desfileek trafikoan eragina izango dute.

Imanol Saiz Gomez de Segura
Pasaia
2025/01/03

Etxeko txikienak adi egon daitezela, igande honetan (hilak 5) helduko baitira Errege Magoak. Lau barrutietan barrena ibiliko da hirukotea, arratsaldean. Honakoak izango dira Meltxor, Gaspar eta Baltasarrek egingo dituzten desfileak, barruz barruti:

  • San Pedro: 18:30ean Pabloenea kaletik helduko dira, honako ibilbidea egiteko: Urrestarazu Anaiaren kalea, Ricardo Arrillaga kalea, Daniel de Castelao kalea, frontoiko Zumardia aldapa, Tirri-Tarren plaza, Ingeniero Markina kalea, Esnabide kalea, Ingeniero Markina kalea, Arraunlari kalea, San Pedro kalea eta San Pedroko parrokia.
  • Donibane: 17:00etan helduko dira hiru Errege Magoak Nabalaldeatik. Ibilbide hau egingo dute: Meipiko biribilgunea, pilotalekua, Bordalaborda, San Roke, San Juan XXIII, pilotalekua, Donibane kalea, Bonantzako arkua eta Santiago plaza. Euria egiten badu, honako bidea egingo du hirukoteak: Nabalaldea, Meipi, Bizkaia plaza eta Santiago plaza. Igandean Donibane kalea itxiko dute eta Santiago plaza autorik gabe utzi beharko da.
  • Trintxerpe: 16:30ean pantalanera iritsiko dira Errege Magoak, Euskadi etorbidetik alkateordetzaraino joateko. 18:45ak arte haurren eskutitzak jasoko dituzte bertan. Orduan hasiko dute desfilea, honako ibilbidea egingo dute: Gudarien plaza, Euskadi Etorbidea, Jaizkibel kalea, Azkuene, Euskadi etorbidea eta alkateordetza. 21:00etan, kamionetan, ibilbide zabalagoa egingo du hirukoteak.
  • Antxo: 18:30ean, Lore Txorta elkartetik aterako dira Blas de Lezo, Eskalantegi eta Kupeldegitik pasa ondoren Kultur Etxean bukatzeko. Bertan haurren eskutitzak jasoko dituzte.

Lau barrutietako kabalgatek trafikoan eragina izango dutela jakinarazi du Pasaiako Udalak, bereziki San Pedron eta Trintxerpen. Trintxerpen, 18:45etik 20:30era, Euskadi etorbidea itxiko dute. Desfilea lehenago pasako balitz, 20:30ak baino lehen berrirekiko dutela aurreratu du Udaltzaingoak. Tarte horretan taxi eta autobus geltokiak tokiz aldatuko dituzte. Ziriza eraikinaren ondoan hartu beharko dira taxiak, eta autobus geltokia, berriz, Karbonesen (La Herrera, Zirizako aparkalekuaren ondoan) izango da.

E09 autobus lineak geldialdi berezia egingo du igandean, Eskalerrilas behealdeko portu eremuan hain zuzen (Gudarien plazako geralekua ordezkatuko du behin-behineko honek). Hortaz, bi aukera izango dira arratsaldean autobusa hartu eta bertatik jaisteko: Zirizaren atzealdea edo Eskalerrilaseko eskaileren beheko aldekoa.

Trafiko aldaketek irauten duten bitartean Karboneseko eremua autobusetik jaitsi eta igotzeko erabili ahalko da soilik, horretarako esklusiboki egongo baita zabalik. Hortaz, errepidera ez irteteko eskatu diete bizilagunei La Herrerako eremuan.

San Pedroko aldaketei dagokionez, barrutira sartu eta bertatik ateratzeko goiko auzoak erabili beharko dituzte auzotarrek.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.