Bi eta hiru urtekoentzat ipuin kontaketa egingo du Lur Kortak
Datorren ostiralean –hilak 17- izango da hitzordua, 17:00etan, Manuel Lekuona bibliotekan. Lur Korta izango da kontalaria.
Herriko txikienen artean irakurzaletasuna bultzatzeko asmoz, Lur Kortaren ipuin kontaketa saioak antolatu ditu udalak. Datorren ostiralean –hilak 17– izango da lehen saioa, eta bi eta hiru urte arteko haurrei zuzenduta dago. Manuel Lekuona bibliotekan izango da kontaketa, 17:00etan.