Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Udala

Lehen sektoreko ordezkapen zerbitzuaren balantzea egin dute

Iaz jarri zuten martxan zerbitzua, eta Oiartzungo lehen sektorea babestea eta indartzea dira haren helburu nagusiak.

Leire Perlines Apalategi
Oiartzun
2025/01/10

Iaz jarri zuen martxan Oiartzungo Udalak lehenengo sektoreko ordezkapen zerbitzua herriko nekazaritza eta abeltzaintza proiektuak indartzeko, eta, oraintsu, joan berri den urteko balantzea egin dute. Zehazki, 63 egunez erabili da zerbitzua. 

Behemendi Landa Garapenerako elkartearen bitartez pertsona bat kontratatu zuten herriko nekazaritza eta abeltzaintza ustiategietara laguntza ematera joateko; era horretan, oporraldietarako, ospakizunengatik egun libreak hartzeko, bajaren bat dagoenean ustiategiak martxan jarraitzeko edota eskulan gehigarria behar denerako pertsona horren laguntza doan eskatzeko aukera dute herriko ustiategiek.

Pasa den urtean, 2024an, alegia, herriko zazpi ustiategik baliatu zuten laguntza hori, eta horren aurrean balorazio “oso positiboa” egin du Ibon Mitxelena Burujabetzen zinegotziak. Nekazari eta abeltzainek zerbitzua “asko eskertu dutela” eta “haien lan karga arintzeko baliagarria” izan dela azpimarratu du. “Ustiategiak langile profesional baten esku utzi eta deskantsurako tartea hartzeko aukera izan dute herriko ekoizleek”.

Era berean, kontsumitzen diren elikagaiak bertan ekoizteko lehen sektorearen iraunkortasuna ezinbestekoa dela gehitu du Mitxelenak. Hots, gaineratu du “sektoreak dituen erronka espezifikoei erantzuteko” jarri zutela martxan.

Azkenik, ordezkapen horiek eskatzeko aukera urte guztian dagoela gogorarazi du zinegotziak. “Geroz eta ustiategi gehiago ari dira zerbitzua erabiltzen eta orain arte eskatu ez dutenak ere animatu nahi ditugu probatzera”.

Lehen sektoreko 0,5 Nekazaritzako Lan Unitate baino gehiagoko ustiategietara dago zuzendua zerbitzua. Urtean hamar egunez erabili daiteke (bajen kasuan kopurua luzatu daiteke), gehienez sei egunez jarraian eta egunean zortzi orduz. 

Zerbitzuaren inguruan informazioaren bat nahi izanez gero, Behemendi elkartearekin harremanetan jartzeko telefono zenbaki bat ahalbidetu dute: 943 49 02 19.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.