Euskaraldia prestatzeko bilera irekia egingo dute Lezon
Euskaraldiaren laugarren edizioa 2025eko udaberrian izango da, maiatzaren 15etik 25era. Hura antolatzeko lehen urratsak ematen hasiko dira Lezon.
2025eko udaberrian izango da Euskaraldiaren laugarren edizioa, maiatzaren 15etik 25era bitarte, eta hura prestatzen hasteko urratsak ematen hasiko dira Lezon. Aurtengo leloa Elkar mugituz egingo dugu da.
Euskaraldia antolatzeko batzordea osatu nahi dute lehenik Lezoko Oroitzene AEK euskaltegiko kideek, eta horretarako hitzordua finkatu dute dagoeneko. Hilaren 23an izango da bilera, arratsaldeko 18:30ean, Lezoko Kultur Aretoan.
Bilera irekia izango dela oroitarazi dute kideek; hortaz, norbanakoren batek parte hartu nahiko balu izango du aukera.