Gipuzkoako Batel Ligan, lehia bizia
Oiartzun ibaian jokatu da 2025eko Gipuzkoako Batel Ligako lehen jardunaldia. Eguerdiko 12:30etik aurrera 71 ontzi uretaratu dira.
Urtea hastearekin batera abiatzen da Gipuzkoako Batel Liga urtero. Jendetza bildu du lehenengo jardunaldiak Oiartzun ibaiaren alboan. Ezker zein eskuin animo oihuak entzuten ziren uneoro, soinean zeramaten koloreen aldekoak.
Hibaika Arraun Elkartea arduratu da estropada antolatzeaz. Gaurkoa, gainera, estropada berezia izan da, Xuxa Urkiaren omenezko 9. batel estropada izan baita. Eguerdiko 12:30etik aurrera 71 batel uretaratu dira. Erlojupeko modalitatean jokatu dute estropada eta irteerak minuturo eman ditu epaileak.
Oarsoaldeko ontzi asko egon ez badira ere ongi hasi dute etxekoek liga. Datorren estropada hilaren 18an izango da, Pasaiako badian. 2. jardunaldia Sanpedrotarra Arraun Elkarteak antolatuko du. Ordua oraindik zehazteke dago.
Hona hemen emaitzak:
Infantil neskak: 1- Mutriku A (5’12”), 2- Zarautz (5’15”), 3- Mutriku B (5’20”)
Infantil mutilak: 1- Zarautz B (5’15”), 2- Zarautz A (5’24”), 3- San Juan (5’29”)
Promesak neskak: 1- Hernani A, 2- San Juan A (6:21), 3- Tolosaldea B (6’22”)
Promesak mutilak: 1- San Pedro A(5’50’), 2- Zumaia (5’55”), 3- San Juan (6’14”)
Jubenil neskak: 1- San Juan A (8’11”), 2- Hibaika A (8’19”), 3- Hernani (8’20”)
Jubenil mutilak: 1- San Juan B (7’30”), 2- Hibaika (7’40”), 3- Ur Joko (7’42”)
Absolutu neskak: 1- Hibaika (8’06”), 2- Donostiarra (8’08”), 3- San Juan A (8’15”)
Absolutu mutilak: 1- Zumaia (7’45”), 2- San Pedro (7’48”), 3- Hibaika (7’49”)