Bonantza kalean trafikoa moztuko dute ostegunean
Mantentze lanak direla eta, Bonantza kalea trafikorako itxita egongo da goizean goizetik. Jarduketak ostegunean bertan bukatzea aurreikusi du udalak.
Mantentze lanak direla eta, Bonantza kalea trafikorako itxita egongo da ostegun honetan (hilak 16). Igeltseroek askatuta dauden harlauzak finkatuko dituzte. Langileak goizean goiz hasiko dira jardunean, eta obrak ostegunean bertan bukatzea aurreikusi du udalak. Hesiak jarri dituzte jada Bonantzan, baina trafikoa ez da moztuko ostegunera arte. Larrialdiren bat gertatuz gero, larrialdietako ibilgailuentzat pasabidea uneoro bermatuko dela jakinarazi du udalak.