Euskal Ligako 16 urtez azpikoetan bigarren izan dira Izaro Duran Filguerias eta Jon Porta Vicente. Taldeka, mutiletan, zilarrezko domina sanjuandarrentzat.
Hainbat zerbitzutarako bi moto, auto bat, hiru furgoneta eta hondakinak jasotzeko kamioi txiki bat erosi dute erregai fosilen erabilera murrizteko.
Gipuzkoar erako aurresku ligako igandeko lehen saioan Lur Lacasta (B kategorian) eta Ane Perez (A kategorian) lezoarrak izan ziren irabazle.
'Oinarrizko Interneta. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi' ikastaroa antolatu du KZ guneak. Izena eman daiteke jada.
Igandean puntako eskubaloi partida jaso zuen Donibaneko kiroldegiak. Harmailak lepo, ikusleek partida bikainaz gozatu zuten. Garaipena txiletarrentzat izan zen (30-31).
Otsailaren 8an izango da lehen jardunaldia, eta hurrengoak martxoaren 15ean eta apirilaren 5ean izango dira. Izena eman daiteke jada.
Mantentze lanak direla eta, Bonantza kalea trafikorako itxita egongo da goizean goizetik. Jarduketak ostegunean bertan bukatzea aurreikusi du udalak.
Bertso saioa Juanba Berasategin izango da, 18:00etan. Maialen Lujanbio, Oihana Iguaran, Alaia Martin eta Ane Labaka arituko dira oholtzan. Sarrerak salgai daude, 15 euroan.
Larunbatean irtengo da beste behin Lezoko kantu jira. 12:30ean gelditu dira, Aiton Bordan.
Sasoiko laugarren irteera, eta aldi berean 2025eko lehena egin zuen Xoxolur Mendi Klubak igandean.