Gazte Olinpiaden Baga Biga Ligaren hasierak badu data

Otsailaren 8an izango da lehen jardunaldia, eta hurrengoak martxoaren 15ean eta apirilaren 5ean izango dira. Izena eman daiteke jada.

Biyurrieneak iragarri du herrian sona duen ekitaldi baten hasiera data; Gazte Olinpiadena, alegia. Baga, Biga, Liga izena dute jokoek, eta otsailetik apirilera izango dira. Lehen hitzordua otsailaren 8an izango da.

Antolatzaileek aurreratu dutenez, taldeek ez dute zertan kuadrilakoek osatutakoak izan behar, eta gutxienez lau pertsona izan behar dira. Halaber, ez dago pertsona kopuru maximorik, eta taldearen izenak euskaraz izan behar du. Bestalde, gehitu dute banaka apuntatzeko aukera badagoela, eta antolakuntzakoek elkartuko dituztela horiek.

Probak otsailaren 8an, martxoaren 15ean eta apirilaren 5ean izango dira.

Izena emateko azken eguna otsailaren 1a izango da, eta esteka honen bidez egin behar da.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.