Urteko lehena, egina

Sasoiko laugarren irteera, eta aldi berean 2025eko lehena egin zuen Xoxolur Mendi Klubak igandean.

Lezoko mendizaleak, igandean.

Sasoiko laugarren irteera, eta aldi berean 2025eko lehena egin zuen igandean Xoxolur Mendi Klubak. Herritik Hondarribira joan, handik Gudalupe alderako bidea egin, eta berriz ere Lezora itzuli ziren Ibai Ondon babarrun-jatea egiteko. Eguraldia lagun (fresko egin zuen), 30 kidek bat egin zuten Lezoko mendizaleen proposamenarekin.

Hurrengo irteera otsailekoa izango da. Zehazki, urteko bigarren hilabeteko 16an (igandea) egingo dute. Data hurbildu ahala horren gaineko xehetasunak emango ditu HITZAk.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.