Giro aparta Euskal Selekzioaren eta Txileren arteko partidan

Igandean puntako eskubaloi partida jaso zuen Donibaneko kiroldegiak. Harmailak lepo, ikusleek partida bikainaz gozatu zuten. Garaipena txiletarrentzat izan zen (30-31).

Argazkia: Pasaiako Udala.

Igandean puntako eskubaloi partida jaso zuen Donibaneko kiroldegiak. Gizonen Euskal Selekzioa eta Txile nor baino nor aritu ziren Pasaiako kantxan. Harmailak lepo, lagunarteko partida bikainaz gozatu zuten Donibanera gerturatu zirenek. Atsedenaldian, gainera, dantza ikuskizun bat ere izan zen. Txilek gaur hasiko den Munduko Eskubaloi Txapelketa prestatzeko baliatu zuen igandeko zita, eta estu izan arren, Hego Amerikako taldearentzat izan zen garaipena (30-31). Bukaeran, familia argazkia atera zuten bi taldeetako jokalariek.

Ikusleen artean izan ziren Julen Rodriguez Pasaiako Udaleko Kirol zinegotzia, Aintzane Taberna Donibaneko alkateordea, eta Mikel Garcia, Loreto Osa eta Enara Mecerreyes zinegotziak. Rodriguezek, gainera, bigarren sailkatuaren saria eman zion Euskal Selekzioko kapitainari. Igandeko esperientzia “positiboa” izan zela adierazi du Kirol zinegotziak: “Esperientzia positibo honen ondoren lanean jarraituko dugu etorkizunean Pasaiara antzeko partidak edo lehiaketak ekartzeko”.

Argazkiak: Pasaiako Udala.

Erlazionatutako edukiaLehen mailako eskubaloia, Pasaian
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.