Lezoko dantzari gaztetxoak, bikain Legazpin
Gipuzkoar erako aurresku ligako igandeko lehen saioan Lur Lacasta (B kategorian) eta Ane Perez (A kategorian) lezoarrak izan ziren irabazle.
Lur Lacasta Davila eta Ane Perez lezoarrak izan ziren igande goizean Legazpin abiatu zen Gazte Mailako aurresku txapelketako ligako lehen saioko irabazleak. Gipuzkoar erako aurresku txapelketaren zazpigarren edizioa da honakoa eta Legazpin hasita, maiatzera arte luzatuko dira ligaxkaren barruko saioak. Dantzarien adinaren arabera hiru sailetan banatuta daude dantzariak: A saila (7-10 urte); B saila (11-13 urte) eta D saila (14-15 urte). Legazpikoak txapelketako A eta B sailetako ligaren lehen dantzaldiak izan ziren. 25 dantzarik parte hartu zuten.
Lur Lacastak B sailean irabazi zuen, eta hurrengo bi sailkatuak Legazpiko Nora Escudero eta June Osinalde izan ziren; sail honetako irakaslearen saria Mikel Esnaola lezoarrak jaso zuen. Ane Perezek, bestalde, A sailean irabazi zuen, eta Amaiur Iturbe eta Irati Perez herrikideak izan ziren bigarrena eta hirugarrena hurrenez hurren. A saileko irakaslearen saria Nahia Pikabearentzat jaso zuen, hura ere lezoarra.