Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Lau ikastaro, sei tailer eta bi jabekuntza talde Eskola Feministaren eskutik

Urtarriletik maiatzera lau ikastaro, sei tailer, eta bi jabekuntza talde  jarriko ditu martxan, besteak beste leinu femeninoa, adinkeria, brikolajea, autodefentsarako estrategiak edota feminismotik amatasunak aztertzeko.

Itsaso Cruz zinegotzia eta Amaia Cuesta teknikaria Eskola Feministaren egitarauaren aurkezpenean.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2025/01/15

Eskola Feministak ikasturte berria hasiko du hilabete honetan bertan. Urtarriletik maiatzera lau ikastaro, sei tailer, eta bi jabekuntza talde  jarriko ditu martxan, besteak beste leinu femeninoa, adinkeria, brikolajea, autodefentsarako estrategiak edota feminismotik amatasunak aztertzeko.

Gaur aurkeztu dute Eskola Feministaren barruan antolatutako egitaraua Itsaso Cruz Berdintasun zinegotziak eta Amaia Cuesta Berdintasun teknikariak. Aurreko ikasturteak utzitakoaren balantzea ere egin dute gaurko agerraldian biek, eta oso positibotzat jo dute Eskola Feministak aurreko ikasturtean jasotako erantzuna. Datuak eman dituzte hori baieztatzeko. Horrela, aurreko ikasturtean udazkeneko eta udaberriko edizioen artean eskainitako 19 jardueretako batean 301 emakumek eman zuten izena: “Hiru jarduera bertan behera gelditu zirela kontuan hartuta, denera 245 plaza bete ziren 16 jardueretan”.

Euskaraz ematen diren tailerrak belarriprest programaren barruan antolatzen dira, ikasleak euskaraz hitz egitera animatzeko, nahiz eta maila baxua izan.

Orain arte bezala, prestakuntza jarduera guztiak doakoak dira eta izena emateko epea gaurtik hilaren 22ra dago zabalik. Tailerren kasuan, plaza librerik geratzen bada izena emateko epea tailerra hasi baino zazpi egun lehenago itxiko dute. Jabekuntza taldeetan, ordea, beharrezkoa da izena ematea, baina urte osoan zehar egin daiteke. Izena emateko aurrez aurre Zu! Zure Udala zerbitzuan egin daiteke udaletxean zein aldakoenean ohiko ordutegietan, baita Emakumeen Etxean ere. Halaber, online egin daiteke galdetegia beteta (Klik hemen). Baita posta elektronikora mezua bidalita ere (Klik hemen).

Ikastaroen gaineko informazio guztia, hemen klik eginda kontsulta daiteke.

 

Ondoko zerrendan antolatu dituztenak

Ikastaroak

  •  Nire gorputza, ni neu!
  • Munduko emakumeen literatura
  • Emakumeen arteko kantua berreskuratzen
  • Batukada feminista

Tailerrak

  • ‍Gure arbaso emakumezkoak: gure emakume-leinua lantzea
  • Autodefentsa feminista. Oinarrizkoa. Gaztelaniaz
  • Zure etxerako oinarrizko brikolajea
  • Autodefentsa feminista. Oinarrizkoa. Euskaraz
  • Ederki zahartzea: autozaintza aktiboa eta osasungarria
  • Atsolorra. Amatasun feministak

Jabekuntza taldeak

  • Indarkeriarik gabeko bizitzaren aldeko emakumeen gunea
  • Emakume zaintzaileentzako topagunea
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.