Urtarriletik maiatzera lau ikastaro, sei tailer, eta bi jabekuntza talde jarriko ditu martxan, besteak beste leinu femeninoa, adinkeria, brikolajea, autodefentsarako estrategiak edota feminismotik amatasunak aztertzeko.
Umorezko esketxak eta antzerkiak uztartzen dituen ordubeteko emanaldia da 'Nahastumbury'. Otsailaren 16an egingo dute antzezlana, Landetxen.
Lanak egiteko lekualdatu zuen zerbitzua Emakumeen Etxeak Txirrita parketik Olibetera, eta horiek bukatuta, berriro itzuli da bere ohiko kokagunera.
Parte hartzen duten familiek zenbait eskulan egingo dituzte.
Bihartik –hilak 16– hilaren 31 bitartean, zortzi ekintza antolatu ditu topalekuak. Ekintzak ostegun, ostiral eta larunbatetan dira.
Inguruko hegaztiak ezagutzeko aukera izango da, horiek behatzeko aholkuak emango dituzte, eta haientzako janlekuak eraikiko dituzte.
Eneko Bidegain idazleak 'Kepa Anabitarte. Bizitza bat herriari eskainia' liburua aurkeztuko du hilaren 21ean Trintxerpeko liburutegian, 19:00etan.
'Lurraren defentsan! Kriminalizaziorik ez! Aroztegia gelditu!' lelopean mobilizatuko dira Iruñean, otsailaren 1ean. Bertara joateko, autobusak antolatu dituzte Oarsoaldetik.
Urte berria hastearekin batera, bueltan da Pasaiako Zinema Txikia. Lehen proiekzioa larunbatean (hilak 18) izango da, 17:30ean, Juanba Berasategin. Ohi bezala, motora zerbitzua egongo da.
Kultura arloa landuko dute gaurko saioan. Hitzordua 18:00etan izango da, Landetxen. Bilera irekia da, beraz, edonor joan daiteke.