Hegaztiak gertutik ezagutzeko aukera igandean

Inguruko hegaztiak ezagutzeko aukera izango da, horiek behatzeko aholkuak emango dituzte, eta haientzako janlekuak  eraikiko dituzte. 

Fanderiako errota osorik berritu bitartean, beheko solairuan interpretazio zentro bat ireki berri dute: Fanderiako Errota, Ibaiaren Etxea.

Fanderiako Errotako Ibaiaren Etxeak antolatuta hegaztiak gertutik ezagutzeko aukera izango da igandean. Errotak antolatzen duen hilabete honetako jarduera berezia izango da hori, eta 10:30ean hasi eta 12:30era arte egingo dute hegaztien gaineko tailerra. Horren barruan inguruko hegaztiak ezagutzeko aukera izango da, horiek behatzeko aholkuak emango dituzte, eta haientzako janlekuak  eraikiko dituzte. 

Jarduera doakoa izango da, baina aldez aurretik izena eman beharko da parte hartzeko.

Informazio gehiago jasotzeko edota izena emateko interesdunek bi bide izango dituzte. Batetik, turismo bulegoaren posta elektronikora mezua bidali edo 943 49 45 21 telefono zenbakira deitzea; bestetik, errota beraren  posta elektronikora idatzi edo 690 72 02 64 telefono zenbakira deitzea.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.