Familia Jolasean programa, buztin artean

Parte hartzen duten familiek zenbait eskulan egingo dituzte.

Buztina izango da protagonista Familia Jolasean programaren barruan hilaren 25ean antolatu duten tailerrean. Parte hartzen duten familiek zenbait eskulan egingo dituzte. Saioa Lau Haizetara Euskaltzaleon Topagunearen egoitzan egingo dute —Joxepa Antoni Aranberri anitzenean— 16:30etik 18:30era. Izena emateko epea hilaren 22ra arte izango da zabalik (klik hemen).

Familia Jolasean programaren bidez familia artean euskararen erabilera sustatzea du helburu udalak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.