Emakumeen Etxeko lanak bukatu dituzte

Lanak egiteko lekualdatu zuen zerbitzua Emakumeen Etxeak Txirrita parketik Olibetera, eta horiek bukatuta, berriro itzuli da bere ohiko kokagunera.

Emakumeen Etxeak ohiko egoitzan zabalduko ditu berriro ateak. Lanak egiteko lekualdatu zuen zerbitzua Emakumeen Etxeak Txirrita parketik Olibetera, eta horiek bukatuta, berriro itzuli da bere ohiko kokagunera. Aurrerantzean, beraz, zerbitzu denak, Txirrita parkeko eraikinean emango ditu.

Emakumeen Etxea  astelehen eta ostiraletan izaten da zabalik goizez, 09:00etatik 13:00etara. asteartetik ostegunera, berriz, arratsaldez izaten da zabalik udalerrian emakumeentzat erreferente ezinbesteko bilakatu den espazioak, 16:00etatik 20:00etara, hain zuzen ere.

Telefonoz harremanetan jartzeko aukera ere ematen du etxeak; interesdunek 943 44 96 30 telefono zenbakira deitu behar dute horretarako. Posta elektronikoz ere egin daiteke harremana (klik egin hemen).

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.