'Deep Sea', Zinema Txikiaren urteko lehena

Urte berria hastearekin batera, bueltan da Pasaiako Zinema Txikia. Lehen proiekzioa larunbatean (hilak 18) izango da, 17:30ean, Juanba Berasategin. Ohi bezala, motora zerbitzua egongo da.

Urte berria hastearekin batera, Pasaiako Zinema Txikia bueltan da urteko lehen filma proiektatzeko. 2025eko lehen proposamena Deep Sea: Sakontasunera bidai bat da. Filma larunbatean (hilak 18) proiektatuko da Juanba Berasategi aretoan, 17:30ean. Ohi bezala, motora zerbitzua eskainiko da Donibanera joateko. Motora 17:00etan irtengo da Trintxerpeko pantalanetik, eta, ondoren, San Pedron ere egingo du geldialdia. Sarrerak doakoak dira, baina aurrez erreserbatu behar dira esteka honetan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.