Lekarozko Aroztegia gelditzeko eskatuko dute
'Lurraren defentsan! Kriminalizaziorik ez! Aroztegia gelditu!' lelopean mobilizatuko dira Iruñean, otsailaren 1ean. Bertara joateko, autobusak antolatu dituzte Oarsoaldetik.
Aroztegiko Elkartasun Komiteak deialdia egin du otsailaren 1ean Iruñean egingo den manifestazio nazionalera batzeko. Lurraren defentsan! Kriminalizaziorik ez! Aroztegia gelditu! lelopean antolatu dute manifestazioa. Iruñera joateko autobusak antolatu dituzte Oarsoaldetik. Autobus horiek Errenteria-Oreretako Zumardiko geltokitik irtengo dira, 13:40an. Manifestazioa 16:00etan hasiko da, Iruñeko epaitegietatik. Itzulera 20:00etan izango da.
Autobusak 12 euroko prezioa du pertsona bakoitzeko, eta tiket horiek Lezoko Txerrimuñon, Oiartzungo Garmendi kafetegian edo Errenteria-Oreretako De Cybe Reyna tabernan eskura daitezke. Izena helbide elektroniko bidez ere eman daitekeela adierazi dute antolatzaileek. Tiketak lortzeko azken eguna hilaren 26a da.