Lezoko Jai Batzordea, inauterietara eta mendekosteetara begira
Jai Batzordeak batzarra egingo du hilaren 21ean (asteartea). Inauteriak eta mendekosteak prestatzen hasiko dira.

Eguberrietako ekitaldiak atzean utzita, orain inauteriei eta mendekosteei begira jartzeko tartea hartuko du Lezoko Jai Batzordeak. Horretarako batzarrera deitu ditu bertako partaideak. Hilaren 21ean (asteartea) izango da bilkura, 19:30ean Kultura Aretoan.
Lau puntuko batzordea izango da. Lehenean aurreko akta onartuko dute batzordekideek, ados baleude. Bigarrenean Eguberrietako jardueren gaineko gogoeta egingo dute, balorazioa. Ondoren, hurbilen diren festak prestatzeari ekingo diote: inauterietan nahiz mendekosteetan zer egin daitekeen proposatzen hasiko dira. Azken puntua norberak ekar lezakeena aztertzeko izango da.