Saharako egonaldia aurkeztuko du Bixi-Bixik
Bixi-Bixi elkarteko hainbat kidek astebeteko elkartasun bidaia bat egin zuten iazko abenduan Saharara. Han bizitakoa hitzaldi bidez aurkeztuko dute hilaren 22an Kultur Aterpean, 19:00etan.

Bixi-Bixi elkarteko hainbat kidek astebeteko elkartasun bidaia bat egin zuten iazko abenduan Saharara. Honakoa izan da bertan izan diren seigarren aldia, eta egonaldi horretan bizi, ikusi, sentitu eta ikasitakoa hitzaldi bidez aurkeztuko dute hilaren 22an (asteazkena) Donibaneko Kultur Aterpean, 19:00etan. Horrez gain, Bixi-Bixiko kideek Oporrak Bakean programaren inguruko informazioa ere emango dute.