Txistulari taldearen urteko lehena, igandean
Erdialdeko kaleetan barrena egingo dute diana goizean goiz. Ondoren, emanaldia eskainiko dute Jesusen Bihotzaren egoitzan.

Urteko lehenengo diana igandean, hilak 19, egingo du Udal Txistulari Taldeak. Erdialdean hasiko dute ikasturtea eta 09:00etatik aurrera diana eskainiko dute kalez kale. Hori bukatuta, emanaldia eskainiko dute txistulariek. Oraingo honetan, Gabierrota auzoan kokatutako Jesusen Bihotza egoitzan ariko dira bertako egoiliarrei kontzertua eskaintzen.
Azken hori, 11:30ean hasiko da.