Euskaraldia antolatzeko bilera egingo dute hilaren 28an
Udaletxeko bilera gelan izango da hitzordua, 17:00etan. Euskaraldiaren ekarpena baloratu eta lantaldeak sortuko dituzte.
Euskaraldia antolatzeko bilera irekia egingo dute Oiartzunen, hilaren 28an –asteartea–. Udaletxeko bilera gelan izango da hitzordua, 17:00etan, eta bertan Euskaraldiaren ekarpena baloratzeaz gain, saretze lantaldea, ekintza lantaldea eta komunikazio lantaldea eratuko dituzte.
