Taberna eta Chiapuso txapeldun berriro
Trinketeko Eskuz Binakako Gipuzkoako txapelketa irabazi dute EPLEkoek hirugarren urtez jarraian. Irurako Trinketean jokatu da txapelketa larunbatean.

EPLE elkarteko Taberna eta Chiapuso eskulariek hirugarren urtez jarraian lortu dute Senior Mailako Trinketeko eskuz binakako Txapelketa irabaztea. Txapela etxera, pasa den larunbatean Irurako trinketean jokatutako partida irabazita. 40-34 irabazi zuten errenteriarrek Mundarro Klubeko Barandiaranek eta Gurutzealdek osatutako bikotea.
Partida gogorra izan zuten lau finalistek, luzea eta borrokatua. EPLEk txapelketan jokatutako papera, “paregabea” hala esan dute klubetik, sei garaipen eta porrotik ez.
Aipatzekoa ere EPLEko pilotari Olaizola ere; ligaxka faseko partida bat jokatu zuen Chiapusorekin batera.
Euskal Ligaren emaitzak
Agustina Otaola pilotalekuan jokatutako Euskal Ligako partidetan denetarik. Eskuz binakakoan, Olaizola eta Arangurenek 6-22 galdu zuten Tartaloetxeren aurka (6-15). Lesioa izan zuen Olaizolak eta partida utzi behar izna zuen. Taldekako erremintan, garaipen bateko berdinketa EPLEren eta Kurene klubeko bizkaitarren artean.
Larruzko Paletan, Yorelek eta Rubenek 35-26 irabazi zuten etxekoen partida onarekin. Pala Motzean, azkenik, Eiheramendi eta Abelen porrota 28-40. Partida horretan, Kurenekoak jaun eta jabe izan ziren.