Tripontziaren zozketarako txartelak eros daitezke oraindik
Hilaren 27an –astelehena– egingo dute zozketa, baina Oiartzungo Gure Esku Dagok txartelak erosteko aukera emango du ostiralean.
Oiartzungo Gure Esku Dagok jakitera eman duenez, hilaren 27an –astelehena da– egingo dute Tripontziaren zozketa, baina oraindik badago aukerarik txartelak eskuratzeko.
Hiru aukera daude horiek erosteko: lehena fisikoki, ostiralean –hilak 24– Oiartzungo plazan 18:00etatik 20:00etara jarriko duten mahaian; 665 72 64 66 telefonora deituta; online dendan eskatuta edota formulario hau beteta.
Ostiralean, bestalde, Oiartzuarra naz ta harro noz elastikoa eskatzeko aukera ere egongo da.
