'Emakumeok* oinetatik ahaldunduz' tailerra emango dute
Martxoaren 1ean izango da hitzordua, eta 40 euro balio du. Izena lehenbailehen ematea gomendatu dute antolatzaileek.

Oiartzungo Feministen Asanbladak sare sozialen bidez jakinarazi du martxoko egitarauan Emakumeok* oinetatik ahaldunduz tailerra eman nahi duela, baina tailerra aurrera atera ahal izateko emakume kopuru minimo bat eskatzen dutela. Tailerra emakumeen gorputzen, oinen eta osasunaren jabe izateko bidean “beste urrats bat” dela diote saioa.
Hitzordua Ainhoa Navarretek (@viu_facil) gidatuko du; Kataluniatik etorriko da bera, eta gazteleraz izango da. Martxoaren 1ean izango da tailerra, 10:00etatik 14:00etara, eta 40 euro balio du. Izena emateko mezua bidali behar da lehenbailehen helbide honetara.
- Dena oinetatik hasten da.
- Patologia ohikoenak.
- Oina errespetatzen duten oinetakoak.
- Mugimendu ereduak.
- Uste mugatzaileak.
- Aulkirik gabe bizitzea.