Palestinako su etenaren alde, elkartasun argazkia
Ostiralean –hilak 24– izango da hitzordua, 18:15ean, Landetxeko muralean. Banderak eta kufiyak eramateko deia egin dute.
Palestinako su etenaren alde elkartasun argazkia ateratzeko deialdi herritarra iragarri dute.
Hitzordua ostiralean –hilak 24– izango da, Landetxeko muralean, 18:15ean. “Eskerrik asko Oiartzun egindako lanagatik!”, dio deialdiak. Hots, antolatzaileek banderak eta kufiyak eramateko deia ere egin dute.
