Poesia errezitaldi musikatu galiziar euskalduna, hilaren azkenean
Kontxa Murgiaren omenez egingo dute saioa. Xose Estevez, Arantxa Lete eta Antton Kazabon izango dira errezitatzaileak.
Hilaren 31n egingo dute poesia errezitaldi musikatua. Xose Estevez ere izango da saioan. Kontxa Murgiaren omenez, poesia errezitaldi musikatua egingo dute hilaren 31n –ostirala da– Oiartzungo Udaleko pleno aretoan, 19:00etan.
Galegoz eta euskaraz izango da saioa, eta errezitatzaileak Xose Estevez (galegoz), Arantxa Lete (euskaraz) eta Antton Kazabon (euskaraz) izango dira. Hots, poesien autoreak Leire Ruiz Romo, Manuel Maria, Joxean Artze Hartzabal, Marta Ledo Jardon, Xose Maria Diaz Castro, Pedro Mari Otaño, Juan Mari Lekuona, Xabier Lete eta Antton Kazabon dira.
Instrumentuekin saioa girotzeaz Edurne Saizar (pianoa), Oihane Mitxelena (akordeoia), Haizea Lekuona (flauta) eta Endika Loiola (gitarra) arduratuko dira.
