Ihoteetarako ardurak banatzeko bilera, Iturriozko auzo lokalean
Otsailaren 12an egingo dute bilera, 19:00etan, auzo lokalean. Kuestaziyuan parte hartzeko izena eman behar da.
Ihoteak heltzear direla eta, Iturriozko kuestaziyurako ardurak banatzeko bilera egingo dute auzo lokalean otsailaren 12an, 19:00etan. Kuestaziyua otsailaren 22an izango da, eta Bekosoron elkartuko dira, 8:30ean. Parte hartzeko izena eman behar da; galdetegia bete behar da horretarako. Otsailaren 11 da izena emateko azken eguna.
Bestalde, arduradunek gogorarazi dute hamasei urtetik beherako auzokideek heldu baten ardurapean joan behar dutela.
