Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Sahararen egoera aurkeztu du Bixi-Bixik

Donibaneko elkarteak hiru ataletan banatu zuen atzoko hitzaldia: Saharako egungo egoera, abenduan egindako elkartasun bidaia eta Oporrak Bakean programaren aurkezpena.

Mikel Del Val Garcia
Pasaia
2025/01/23

Bixi-Bixi elkarteak Sahararen inguruko hitzaldi bat eskaini zuen atzo Donibaneko Kultur Aterpean. Itziar Goienetxea Bixi-Bixiko kideak adierazi du hitzaldi hori hiru ataletan banatu zutela, betiere Sahara muinean. Alde batetik, Saharako egoera azaldu zuten. Bestetik, abenduan Saharara egindako elkartasun bidaiaren nondik-norakoak kontatu zituzten. Azkenik, Oporrak Bakean programaren inguruko ildo nagusiak plazaratu zituzten.

Saharako egoerari dagokionean, Goienetxeak nabarmendu du sahararrek 50 urte daramatela bizitzen “infernu” batean. Elkarteko kide batek ipuin antzeko bat baliatu zuen pairatzen duten egoera azaltzeko.

Horren ondoren, abenduko egonaldiko xehetasunak aurkeztu zituzten. Honakoa izan da Bixi-Bixikoak Saharan izan diren seigarren aldia, eta han zertan ibili diren kontatu zuten. 2023an, ministro askorekin elkartzeko eta hango egoera bertatik bertara ezagutzeko aukera izan zuten. Saharan dituzten beharrak identifikatuta, diagnostiko bat egin zuten, eta Goienetxeak jakinarazi du online proiektu bat abiatu dutela sahararrei laguntzeko. Proiektu hori hiru ataletan banatu dute: osasuna, irakaskuntza eta lana.

Goienetxeak aitortu du sahararrek begi onez ikusi dutela online proiektu horren sorrera, eta hango egoera informatizatzeko eta helarazteko zirrikitu bat ikusi dute hari esker.

Bidaian, gainera, hainbat arlotan jardun dira: gor-mutuen eskola bat gaitu dute, ur deposituak garatzen jarraitu dute, emakumeen erditze kontsultak gaitu eta materialez hornitu dituzte eta emakumeei ahalduntzeko tresnak eman dizkiete.

Azkenik, Oporrak Bakean programaren aurkezpena Pasaiara ekarri zuten. Egitasmo hori iragan larunbatean aurkeztu zen Donostian, eta Pasaiak eta Lezok parte hartze aktiboa dute bertan. Atzoko saioan, bideo bidez aurkeztu zuten programa, eta bere garrantzia nabarmendu zuten. Izan ere, haur sahararrei bi hilabeteko aterabide bat eskaintzen zaie programa horri esker, han 50 gradu baino gehiago egiten baititu uztailean eta abuztuan, eta haurrak handik ateratzea da helburua. Horrez gain, Euskal Herrian osasun eta oftalmologia zerbitzua eskaini edota osasuntsu elikatzeko aukera ematen zaiela baietsi du Goienetxeak.

Erlazionatutako edukiaSaharako egonaldia aurkeztuko du Bixi-BixikOporrak Bakean programa aurkeztu duteLaguntza, «inoiz baino beharrezkoagoa»
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.