Saharako bizipenak kontatuko dituzte Bixi-Bixiko kideek
Hilaren azken egunean egingo dute ekitaldia, eta Oporrak Bakean programaren informazioa ere emango dute.

Saharan egon ziren iazko abenduan Bixi-Bixi elkarteko kideak. Seigarren aldia da elkartea Saharara hurbiltzen dela, eta bertan bizitako bizipen guztiak kontatzeko hilaren azken egunean Lezoko Kultur aretoan egongo dira, 19:00etan. Horrez gain, Oporrak Bakean programako informazioa emateko baliatuko dute ekitaldia. Lezo Sahara Batuz elkarteak antolatu du jarduera.
Astebetez egon ziren elkartekideak, eta eskolak, ospitaleak, etxeak edota bestelakoak zaharberritzen egon ziren, bertakoak laguntzen. Baina, bertatik ere laguntza eman daitekeela azaldu dute Lezo Sahara Batuz-eko kideek, behar-beharrezkoak baitira udan Euskal Herrira etorriko diren Saharako haurrak jasotzeko harrera familiak.