Ibaiondoko gastuei aurre egiteko festa bat antolatu dute
Otsailaren 14an pintxo potea, kontzertua eta afaria egingo dute. Iñaki Labakak eskainiko du kontzertua.

Duela urte bat bukatu zituzten Ibaiondoko berritze lanak, auzolanaren laguntzaz Harrezkeroztik, herriko eragileen eta elkarteen eskura egon da. Gaur egun, zehazki hamaika elkartek erabiltzen dute espazioa, eta puntualki beste hainbatek erabili izan dute. Egunerokoan sortzen diren gastuak jorratzeko afari bat antolatu dute, otsailaren 14ean.
19:30ean pintxo potearekin hasiko da programazioa. Ondoren, Iñaki Labakak kontzertua emango du, 20:00etan, eta amaitzeko, afaria emango dute 21:30ean. Afaltzeko arrain zopa, behiki saiheskia eta euskal pastela izango da.
Sarrerak Tiñelun daude salgai. Helduentzat 20 euro izango dira, eta ikasle eta langabetuentzat 10.