Pasaiako kirol taldeen asteburuko partidak (2025-01-24)
Pasaiako kirol taldeen asteburuko partidak gaur hasiko dira areto futboleko neurketekin. Nabarmentzekoa da Touringek eta Pasaiak eskualdeko Hirugarren Mailako derbia jokatuko dutela bihar, Fanderian.

FUTBOLA
Gizonen Hirugarren Maila
- Touring – Pasaia, bihar (larunbata), 16:30ean, Errenteria-Oreretako Fandera zelaian.
Gipuzkoako Gizonen Gorengo Maila
- Sanpedrotarra – Danena, bihar (larunbata), 15:30ean, Trintxer zelaian.
Gipuzkoako Gizonen Lehen Erregionala
- Otsailaren 2tik aurrera hasiko dira Igoera Fasea eta Kopa. Trintxerpe Igoera Fasean izango da, eta Trintxerpe B, Indarbizi 17, Pasaia B eta Sanpedrotarra, aldiz, Kopan.
Gipuzkoako Jubenilen Ohorezko Maila Igoera Fasea
- Danena – Sanpedrotarra, bihar (larunbata), 16:00etan, Zizurkilgo Elbarrena zelaian.
Gipuzkoako Jubenilen Ohorezko Maila Iraupen Fasea
- Astigarragako Mundarro – Trintxerpe, bihar (larunbata), 16:00etan, Astigarragako Zarkumendegi zelaian.
Gipuzkoako Jubenilen Lehen Maila
- Otsailaren 2tik aurrera hasiko dira Igoera Fasea eta Kopa. Pasaia Igoera Fasean izango da, eta Trintxerpe B, Kopan.
ARETO FUTBOLA
Gizonen Hirugarren Maila
- Afantxo Pesc Ferreres – Jarrilleros, bihar (larunbata), 18:00etan, Pasai Donibaneko kiroldegian.
- Eskoriatza – Donipari, etzi (igandea), 18:00etan, Eskoriatzako Manuel Muñoz kiroldegian.
Gipuzkoako Gizonen Lehen Maila
- Afantxo B – Idiazabal, gaur (ostirala), 22:30ean, Pasai Donibaneko kiroldegian.
Gipuzkoako Gizonen Bigarren Maila
- Eskoriatza B – Afantxo Pesc Ferreres, bihar (larunbata), 18:15ean, Eskoriatzako Manuel Muñoz kiroldegian.
Gipuzkoako Gizonen Hirugarren Maila
- Mandragora Garagardotegia – Sanpedrotarra, gaur (ostirala), 21:20an, Pasai Donibaneko kiroldegian.
Gipuzkoako Jubenil Gizonak
- Lauburu Ibarra B – Antxo Pesc Ferreres, bihar (larunbata), 14:30ean, Ibarrako Belabieta kiroldegian.
ESKUBALOIA
Gipuzkoako Gizonen Lehen Lurraldeko Seniorrak
- Donibane Kalaburtza – Ordizia, etzi (igandea), 12:00etan, Pasai Donibaneko kiroldegian.
Gipuzkoako Emakumeen Lehen Lurraldeko Seniorrak
- Urkabe Donibane Eskubaloia – Ordizia, bihar (larunbata), 16:00etan, Pasai Donibaneko kiroldegian.
Gipuzkoako Gizonen Bigarren Lurraldeko Seniorrak
- Urola – Donibane Bonantza, bihar (larunbata), 19:00etan, Zumarragako Ispilla kiroldegian.