Kaldereroek larunbatean beteko dituzte Trintxerpeko kaleak
Kaldereroek otsailaren 1ean beteko dituzte barrutiko kaleak zartagin eta mailu hotsez, 12:00etatik aurrera. Aste honetan entseguak egingo dituzte Trintxerpeko Alkateordetzan.
![](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2022/02/kaldereroak-trintxerpen.jpg)
Trintxerpeko Kaldereroak gainean dira. Larunbat honetan (otsailak 1) beteko dituzte barrutiko kaleak zartagin eta mailu hotsez, 12:00etatik aurrera. Illunbek, Trintxerpeko Jai Batzordeak eta Pasaia Musikalek prest dute Kaldereroen etorrera, eta haur eta helduei begirako entseguen ordutegiak iragarri dituzte. Saio guztiak Trintxerpeko Alkateordetzako beheko solairuan izango dira.
Haurrek bi entsegu izango dituzte, asteazkenean (hilak 29) eta ostiralean (hilak 31). Asteazkeneko saioa 18:30etik 19:30era bitartean izango da, eta ostiralekoa, aldiz, 19:00etatik 20:00etara. Helduek, berriz, saio bakarra izango dute. Asteazkenean izango da, 20:00etatik 21:00etara. Haur zein helduei zartaginak eta mailuak eramatea eskatu diete antolatzaileek.
Kaldereroen konpartsa larunbateko 12:00etan irtengo da Andonaegi Jauregitik. Bertan aterako direnei 11:45ean bertaratzea eskatu diete.