
Larunbatean izan ziren Euskadiko Euskal Pilota Federazioko presidentetzarako hauteskundeak; Joxemari Mitxelena da presidente berria.

Oiartzun Irratiaren Ga-La egin zuten ostiralean. Landetxeko areto nagusia irrati handi bilakatu zuten esatariek eta ohiko entzuleek, sorpresaz eta une ederrez betetako gala izan zen.

21/2021 Legean otsailerako ezarritako pentsioen igoera bertan behera geratu da Espainiako Kongresuak lege-dekretua ostiralean indargabetu ondoren.

Mozioa aurkeztuko dute gaiaren gainean biharko ohiko udalbatzaren osoko bilkuran.

Hilaren 29an egingo dute udal osoko bilkura, 18:00etan, eta 2025erako zenbait hitzarmen eta proiektu landuko dituzte bertan.

Ekhiñe Famoso Intxaurrandietak eta Saioa Gomez Tejeriak Udalbitzaren Geuretik Sortuak egitasmoaren barruko beketako bat irabazi dute. Antzerki obra bat osotasunean sortuko dute.

Irteera haur eta familiei begirakoa da batez ere, baina herritar guztientzat dagoela zabalik azaldu dute antolatzaileek.

Kaldereroek otsailaren 1ean beteko dituzte barrutiko kaleak zartagin eta mailu hotsez, 12:00etatik aurrera. Aste honetan entseguak egingo dituzte Trintxerpeko Alkateordetzan.

Artaso elkartean jarriko dituzte salgai tiketak hilaren 31n, 19:00etan. Pertsona bakoitzak gehienez bost tikek erosi ahalko ditu.

Ostiralean (hilak 31) Pasaiako Musika Eskolako taldeek pop-rock kontzertua eskainiko dute Donibaneko aretoan, 19:00etan.

Lezoko Udaleko Berdintasun sailaren ekimenez, emakumeentzako ahalduntze tailerra egin da herrian 2024ko urriaren 4an hasi eta urtarrileraino. Lau saiotan banatuta, herriko zortzi emakumek osatu dute taldea.

Kirol taldeen asteburuko emaitzak ondoko taulan.

Iazkoaren arrakasta ikusita, formatua berreskuratu du Pasaiako Udalak. Lehen emanaldia otsailaren 1ean izango da. Esti eta Mikel Markez igoko dira San Pedroko Udal Aretoko oholtzara, 19:00etan.

Eskualdeko Hirugarren Mailako derbia, Touringentzat. Areto futbolean, garaipena Antxok eta Doniparik. Eskubaloian, garaipen bakarra.