Ligiko maskarada ikusteko egun osoko irteera antolatu dute
Irteera haur eta familiei begirakoa da batez ere, baina herritar guztientzat dagoela zabalik azaldu dute antolatzaileek.
Maskarada baten irudia. Herri Arte Eskolak eta Ereintza Dantza Taldeak Ligiko (Zuberoa) Maskarada ikusteko irteera antolatu dute otsailaren 9an. Bidaia autobusez egingo dute eta Niessen biribilguneko autobus geltokitik irtengo dira 09:00etan. Itzulera, berriz, 21:00ak aldera izango da Errenteria-Oreretan.
Irteera haur eta familiei begirakoa da batez ere, baina herritar guztientzat dagoela zabalik azaldu dute antolatzaileek. Goizez Ligin barrikadak ikusteko aukera izango da, eta arratsaldean, Maskaradak egingo dituzte. Interesdunek izena eman beharko dute otsailaren 4ra arte; prezioa, bost eurokoa da. Izena emateko, klikatu hemen.
