Pasaia Musikaleko doinuak, Juanba Berasategin
Ostiralean (hilak 31) Pasaiako Musika Eskolako taldeek pop-rock kontzertua eskainiko dute Donibaneko aretoan, 19:00etan.
Ostiral honetan (hilak 31) Pasaiako Musika Eskolako taldeek kontzertua eskainiko dute Donibaneko Juanba Berasategi aretoan, 19:00etan. Teklatu Orkestrak, PMK eta Octopusen laguntzarekin, pop-rock doinuak interpretatuko ditu, Josu Elberdinen zuzendaritzapean.
Joko dituzten abestiak 1970eko hamarkadatik aurrerakoak izango dira, eta The Beatles, Queen, Maná edota Izaro taldeen doinuez blaituko dute Donibaneko aretoa. Sarrera doakoa da, aretoko edukiera bete arte
