Kontzertu bereziak eskainiko ditu Udal Txistulari Taldeak etxean zein etxetik kanpo
Emanaldi denak, beste kultur eragileekin egindako elkarlanaren ondorio dira.
Errenteriako Udal Txistulari Taldea Udal txistulari Taldeak hainbat emanaldi eskainiko ditu datozen asteetan, Errenteria-Oreretan zein kanpoan. Emanaldi denak, beste kultur eragileekin egindako elkarlanaren ondorio dira.
Lehen hitzordua otsailaren 1ean, larunbatarekin, egingo dute txistulariek. Mixel Labegerieri kontzertu omenaldia egingo diote Donapaleun (Nafarroa Beherea). Amikuze eta Xiberoko Musika eskoletako ikasleekin batera. Emanaldia Saint Louis Zineman izango da 18:00etan. Kontzertua Herri Arte Eskola eta Baionako Maurice Ravel Kontserbatorioaren arteko hitzarmenaren barruan antolatu dute. Larunbateko kontzertu hori, maiatzean egingo den Musikasten ere eskainiko sute, Donapaleuko musikari eta eragileekin batera.
Clown ikuskizun-kontzertua
Udal txistulari taldeak, hainbat musikarik eta Bea Larrañaga clowak haurrei zuzendutako ikuskizuna egingo dute Niessen Kulturgunean otsailaren 9an. Emanaldia 12:00etan izango da sarrera doakoa izango da baina gonbidapenak beharko da (klik hemen).
Ikuskizun honetan, txistulariek, haize instrumentu ezberdinen laguntzarekin, hainbat garai eta estiloetako obrak interpretatuko dituzte. Gainera, Rigoberta lagunaren (Bea Larrañaga) bisita izango dute. Obra Larrañagak idatzi du.
Otsailaren 15ean, berriz, Gasteizen izango dira txistulariak, bertako txistulari taldearekin batera kontzertua emateko Luis Aranburu Musika Eskolan. Emanaldia 19:00etan izango da, eta sarrera doakoa izango da. Abenduan egin zuten Gasteizko eta Errenteriako txistulariek elkarrekin lehen emanaldia, Errenteria-Oreretan.
