
Emanaldi denak, beste kultur eragileekin egindako elkarlanaren ondorio dira.

OTXEk eta Lezokoak elkarteak elkarlanean antolatu dute gazteentzako BTT topaketa. Adinaren arabera banatuta, bi bide egingo dituzte partaideek.

Zurko baserri inguruko bidea da eraldatu dutenetako bat; bestea, aldiz, Orlegimendi etxandia eta Ugaldetxoko bizikleta pista lotzen dituen bidea.

Atzoko osoko bilkuran udalbatzak aho batez onartu zuen Luzuriagako obren lehen fasearen lanen esleipena. Udalak aurreratu du otsailean hasiko direla jarduketak.

Pertsonalizatutako Mugi txartela izan beharko dute, eta dagoeneko Mugi G txartela dutenek ez dute beste izapiderik egin beharko.

BIBE egitasmoaren barruko beste urrats bat egin dute gaur Lezon: Bibetokia espazio iraunkorra zabaldu dute.

Udalak jakinarazi du egoera zaurgarrian dauden familiek ez dituztela hondakinen eta ur zein estolderiaren tasak ordaindu beharko.

Igande gaueko hamarretan botako dute saioa EITB 1en. Zuzenean ikusi ezin duenak nahieran ikusi ahal izango du astelehenetik aurrera.

Otsailaren 16an izango da ibiltarien irteera, eta tontorrak igo ondoren Markina Xemeinen bazkalduko dute. Izena aurrez eman behar da.

Harmonia Ederrean zikloaren barruan antolatu du emanaldia Andra Mari abesbatzak.