Kronos bikotearen tronpeta eta organo kontzertua, ostiralean
Harmonia Ederrean zikloaren barruan antolatu du emanaldia Andra Mari abesbatzak.
![](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2025/01/lu20_errenteria_des.jpg)
Andra Mari abesbatzak antolatzen duen Harmonia Ederrean zikloaren barruan emanaldia egingo du ostiralean Kronos bikoteak. Tronpeta eta organo kontzertua 19:45ean izango da Andra Maria Jasokundearen parrokian.
Roberto Hernandezek organoan eta Kirian Uraldek tronpetan errepertorio anitza eta interesgarria eskainiko diete bertaratzen direnei, Barrokotik hasi eta XX. Mendeko musikarainoko bidea egiten. Sarrera doakoa da.